Honako hauek dira:
1. Hedabideetan salatzea genero arrazoiengatik ematen diren diskriminazio eta bereizketak, batez ere emakumeen kontra gertatzen direnak, arlo pribatuan, kolektiboan zein erakundeetan.
2. Genero desberdintasunak ikustarazi hedabideetan eta hedabideen agendetan generoarekin lotutako gaiak aurreikusi ditzatela lan egin. 3. Estereotipo matxisten kontra egin gizon eta emakumeen eredu ez sexistak agerraraziz, berdintasun adierazleak bultzatuz arlo guztietan. 4. Hedabideetan diskriminazio bikoitza saihesteko lan egin, hala nola, emakume adindua, pobrea, ama, neska, lesbiana, etorkina, zuria ez den beste etnia batekoa, gutxitasunen bat duena, eta abar. Gizon zaintzaileen, inplikatutako aiten, gayen, emakumeentzako moduan identifikaturik dauden arloetan ari diren profesionalen eta abarren alde egin eta hor daudela ohartarazi.5. Hizkuntza ez sexita eta ez baztertzailearen erabilera eta generoarekin lotutako gaien errespetuzko tratamendua sustatu, iturrien aniztasuna lagunduz, sakonduz, informazioa kontrastatuz eta protagonistei ahotsa emanez.6. Gure inguruko hedabideen edukiak aztertu genero ikuspegiak eragindako diskriminazioak saihesteko.
7. Sarearen helburuen inguruan ahalik eta kazetari eta medioetako profesionalik gehien batu, genero informazioa elkartrukatzeko gunea sortu eta hedabideetako beharginentzako baliagarriak izango diren genero ikuspegia duten kazetaritza adibideak batu, kazetarien arteko elkartasuna eta elkarlana gehituz.
8. Genero arazoak ikertu disziplina-anitzetatik. Aldaketa sozialaren eta kultura eraldaketaren alde ekarpenak egin, emakumearen garapenean laguntzeko eta berdintasunezko harremanak sustatu eta gizarte justuagoa eraikitzen joateko.
9. Genero desberdintasunen eta eskubideen urraketen inguruko eztabaida publikoak bultzatzeko kanpainak sortu eta babestu, gizonezko kazetari eta irakurleak kontzientzientzako berdintasuna eurentzako ere onuragarria dela eta matxismoa mugatzen dituen lakra dela adierazteko.
10. Giza eskubideen defentsa sustatu aukera berdintasunaren, ulermenaren, errespetuaren eta tolerantziaren alde egiten duten heinean, aukera sexualen eta familia aniztasunaren aukera positiboki baloratuz. Berdintasun programak hedatu, garrantzia emanez askatasun, elkartasun eta pertsona guztien garapenerako gaitasuna bultzatzen dutenei.
11. Beste sareekin elkarlanean jardun eta, aldi berean, helburu komunak dituzten sare berriak babestu: feministak, berdintasunaren aldeko gizonak, LGTB, kazetari elkarteak eta genero ikuspegia beregain hartu edo landu nahi duten GKEak.

No hay comentarios:
Publicar un comentario