28 abr. 2008

Astelehenetako azalak

Oraingoan artikulu bat ez, egunkari baten azala izan nahi dut hizpide. Eta ministroez baino, kirolariez mintzatu nahi dut. Izan ere, atzokoak, igandea izanik, kirol nagusiari buruzko berri asko utzi zizkigun: bi urteko zigorraren ostean Carlos Gurpegik berriro jolastu zuela Athleticen; epaileak bakarrik ikusitako penalti batek Osasunaren partida zapuztu zuela; edota Reala igoera postuetatik bi puntura baino ez dagoela atzoko garaipenaren ostean. Albiste horiek astelehenetako egunkarietako azaletako argazkiak monopolizatu ohi dituzte, baina gaur ezusteko atsegina hartu dugu (lehenengoa, Juan Kruz Lakasta kazetaria, Euskadi Irratian goizean goiz nabarmendu duenez): Itxakori eman diote Garako azala, emakumezko eskubaloi talde nafarrari hain zuzen, lehen aldiz EHF (European Handball Federation) kopako finalera sailkatzea lortu baitu. Ole.

1 comentario:

June Fernández dijo...

Ba oso ondo. El fútbol es un ejemplo de cómo los hombres acaparan el espacio público, mediático... Inoiz ez nuen holakorik pentsatu, baina adibide honekin argi ikusi dut.