28 nov 2008

«Andre etorkinen arriskua eraila izateko bertakoena halako sei da»

Askotan hitzegin dugu bai sarearen barnean eta baita blog honetan ere bai emakume etorkinek indarkeria sexista jasateko daukaten arriskuari handiari buruz, eta euren babes faltari buruz estimatizatu gabe nola informatu debatitu dugu. Hona hemen Berria-n argitaratutako elkarrizketa interesgarria. Aitortu behar dut nire ustez gaiari mami gehiago atera ahal zitzaiola, baina tira, pozten nau gizonezko kazetari batek horrelako lan bat egiteak.

Maria Naredo - Amnesty Internationaleko kidea

Emakume etorkinek babes txikiagoa dute genero indarkeriaren inguruan bertakoek baino. Horrek hauskorrago bihurtzen ditu.

«Andre etorkinen arriskua eraila izateko bertakoena halako sei da»

Jon Rejado

Gasteiz

Maria Naredok Arrisku gehiago, babes gutxiago. Emakume immigranteak indarkeriaren aurrean txostenaren berri eman zuen iragan asteazkenean Gasteizen, Udalak antolatutako hitzaldi batean. Emakumeak etorkinak izateagatik dituzten zailtasunak azaldu zituen Europa jauregian.

Zer dela-eta egin zenuten txostena?

Txostena egitearen bultzatzaileak datuak izan dira. Azken urteetan emakume atzerritarren kontrako indarkeria kasuak nabarmen gehitu dira; 2007an erailak izateko arriskua bertako emakumeena halako sei zen, adibidez.

Nola prestatu zenuten?

Egiten ditugun txosten guztietan bezala, emakumeen ahotsa da ildo nagusia, emakumeen esperientzia. Indarkeria kasua nola bizi izan zuten, laguntza eskatu zutenean zer gertatu zen... Hainbat jatorritako emakumeak izan arren, antzeko bide egin zuten hein handi batean. Emakumeen esperientzia txostenaren haria da, eta txostenaren esparrua, Espainiako Estatuak duen giza eskubideen konpromisoa. Ulertu behar da emakumeen kontrako indarkeria ez dela soilik gizartearen arazo bat, giza eskubideen urraketa bat baita. Agian, larriena eta zabalduena.

Zer ondorio atera duzue?

Etorkinek, emakumeak izateagatik bakarrik, eragozpen gehiago dituzte. Askotan eragozpen horiek etorkin izaerarekin lotuta daude. Ez dute pertsona sare bat inguruan, ez dituzte instituzioak ezagutzen, konfiantzarik ez dute, ez dakite hizkuntza... Ikusi dugu estatuak ez dituela eragozpenak arintzen.

Adibideren bat jar al dezakezu?

Kalitatezko interprete bat ezin izan dezakeen emakumeak eragozpen larria du justiziara jotzean. Atzerritarrentzako arau batzuek emakumeen bidea zailtzen dute. Familiarekin biltzeko baimenarekin etorri diren emakumeek zailtasunak dituzte lan egiteko baimena lortzeko. Eragozpen horien ondorioz, indarkeria kasuak sufritu dituzten emakumeek beren egoera konpontzeko bidearen zati txiki bat egiten dute, baina, azkenean, erasotzailearengana itzultzen dira. Itzulera bakoitzarekin, lesio larriak izateko arriskuak gora egiten du.

Segi irakurtzen!

1 comentario:

Anónimo dijo...

Fernando Aramburuk bere blogean, bere liburu baten aurkzpenean lagundu zioten emakumeei buruz:
"Me flanquearon hembras a la mesa. Estaba, pues, como en casa. Es que congenio con el rebaño cuando es bello y huele bien".